Gasteizko alde zaharrean, hainbat eraikinen hormetan hormirudiak margotu zituzten, orain dela ez asko. Hau, hain zuzen ere, Natur Zientziako museoaren ondoan kokatuta dago, eta horregatik natura errepresentatzen du. Mural hau eta bere ondoan kokatuta dagoena egiteko 6 aste izan dituzte arte ikasle eta bolondresak, gure hiria politagoa egiten lagundu dutenak.